XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehenik, bereizkuntza nagusi bat ezarri behar dugu Hitzaren Liturgia eta Ospaketaren gainerako textuen artean.
Hitzaren liturgian erabiltzen diren textuakHonelako textuek, hots, irakurgaiek, badute erritotik kanpo beren aurreko izate edo existentzia textual eta adierazkorra.
Alegia, liburu
Hainbestez, textu horiek Eukaristi-ospaketan sartzeko eta erritoaren osagai bihurtzeko, irakurketa dugu nahitaezko bitartekotasuna: baina beti, erritotik kanpo izan baden eta adierazia duen liburu batetik irakurritako textuak direnez, noski.
Horrexegatik, Hitzaren Liturgian irakurtzen diren textuak bakarrik, dira irakurgaiak, eta ez Eukaristiaren ospaketan esaten diren gainerako textuak, irakurtzen badira ere.
Hitzaren Liturgia irakurri egin behar da, nahi eta ez: Irakurle batek, apaizak nahiz laikok, Liburu Santuetatik ateratako textu batzuk irakurtzen dizkio batzarre edo herri guztiari.
2.2. Gainerako textuak ospaketaren gainerako zatietan
Baina textu horiek, Bibliarenen aldean, ez dute berez existentzia adierazkorra autonomoki eta erritotik kanpo, nahiz eta batzuk otoitz-era autonomoak bezala erabili ahal izan, esate baterako, pekatuen aitormena, kredoa, otoitzak...
Dena dela, erritoaren barruan eta ez kanpoan izateko dira berez: agian, erritoaren beste elementuekin loturik eta haiei dagozkiela agertzen dira gehienetan: esate baterako:- gauzak: eskainaldi eta sagaraldiko ogia eta ardoa,
- keinuak: gurutz-zeinuak, agurrak, bakea ematea,